XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hitz ezberdinak aurkitu

Ezkerraldeko testua irakurri ondoren, eskuinaldekoan agertzen diren hitz berriak azpimarratu itzazu.

Sei minutu dituzu ariketa hau egiteko.

Herri batetik bestera iragan behar zuten eta, laburtzeko, bidezidor batean zehar abiatu ziren, aspaldidanik desusarioan zegoen trenbide herdoildu bati jarraiki.

Etxekoek trenbidean bama beldurrik gabe joateko esaten zieten, laburragoa zela, kotxeen arriskurik ez zegoela, hortik galbiderik ez zutela...

Haurrak, bada, maiz joaten ziren handixe eta oraingo honetan, beti bezalaxe, guztiz lasai eta fidaturik zihoazen, inolako ardurarik gabe, burnibidean errenkada luze bat eratuz.

Koldok, dena dela, azterlari eta miatzaile ona zenez, belarria ipintzen zuen, aldizka aldizka, burnibidean, ea ezer entzuten zen.

Herri batzuetatik iragan behar zuten eta, mozteko, bidezidor batean zehar zuzendu ziren, aspaldidanik erabiltzen ez zen trenbide herdoildu bati jarraiki.

Biztanleek trenbidean barna ikararik gabe joateko gomendatu zieten, murritzagoa zela, autoen arriskurik ez zegoela, hortik galbiderik ez zutela...

Umeak, bada, askotan ibiltzen ziren handixe eta une horretan, beti bezalaxe, erabat lasai eta fidaturik zebiltzan, inolako kezka barik, burnibidean errenkada luze bat sortuz.

Koldok, dena dela, arakalari eta miatzaile ona zenez, belarria jartzen zuen, noizean behin burnibidean, ea ezer entzuten zen.

Hitzak sortzen

Jaisten den heinean, letra bat kenduz, hitz berriak osatu behar dituzu.